Zubiak eraikiz, Berako Labiaga ikastolarekin lantzen dugun proiektua da.
Helburu anitzak ditu proiektuak; alde batetik, lurralde ezberdinetako herrien arteko elkarrezagutza bultzatzea da helburuetariko bat, bi eskualdeen arteko errealitatea ezagutaraziz ikasleei. Horri esker, euskalki desberdinak eta hizkuntzaren egoera, baita bizi ohiturak ere (ikastola sistema, aktibitateak…) ezagutzeko aukera ematen zaie.
Bestalde, etxetik kanpo, ikasleek elkarbizitza lantzea, harremantzea eta beren autonomia garatzea da beste helburuetariko bat, ikasle bakoitzak bere trukakidearen etxean lo egiten baitu ateraldi denboran eta gutun bidez norbere burua aurkeztu behar baitu.
Proiektuak hiru fase ditu: aurrezagutza gutun bitartez; eta bi trukaketa: lehena Labiaga ikastolan eta ondoren Kattalin Elizalde ikastegian.
