Aktualitatea

Korrika

Gaur, 24. Korrikan parte hartu du gure kolegioak. Senperetik eta kolegioaren aitzenetik pasatzekoa zenez, ikastegiak 1415. kilometroa hartua zuen Herri Urratsekin baterat. 15:39etarako aurreikusia zen gure kilometroa, baina euskararen aldeko ekimen eder honek sortzen duen emozioa goizetik senditu dugu, eta Korrikaren giro hunkigarri eta berezi hori, egun osoan sentitu dugu. Goizean, ikastegia banderolekin apaindu dugu, eta azken egunetan bezala, gure eskualderat Korrika hurbiltzen segitu dugu estudio gelan ezarria dugun pantailatik.

Batzuendako kilometro bakarra egitea gutti zela eta, 4. eta 3.eko ikasleei aukera eman zitzaien Senperetik abiatzeko eta ikastegirainoko 3 kilometroak lasterka egiteko, eta hala egin dute 41 ikaslek. Beraz, talde hau, arratsaldeko 2 orenetan abiatu da kolegiotik Senpereraino oinez, eta azken kilometroan, ikastegiko bertze ikasle guziei batu dira, lekukoa eramateko zozketaz hautatuak izan ziren ikasleen gibeletik ikastegiraino ailegatzeko. Txalo haundia ikasle eta irakasle guziei, ez baita erraza izan Korrikaren erritmo azkarra segitzea, eta segi dezagun euskararen alde korrika beti, gu ere, euskara baikara!