Kattalin Elizalde ikastegiak, Seaskaren ildoa jarraituz, elkarte eskola funtzionamendua du. Hau da, gurasoek ikastegiko bizian parte hartzen dugu hainbat modutan. Elkarlan hori, ez da bakarrik momentu jakin batean aktibatzen den zerbait. Guretako filosofi praktikoa da, euskalduna, aurrerakoia, eta elkartasuna bezalako baloreak biltzen dituena.
Batzorde desberdinak badira gure ikastegian, non gurasoek gure ekarpen pertsonala eskaintzen dugun.
