Historikoa

Kattalin Elizalde ikastegia

Kattalin Elizalde ikastegiak 2023. urteko irailan ireki zituen ateak seigarrenei eta bostgarrenei harrera eginez.

Geroztik, Senpereko aintziratik hurbil kokatua den ikastegi hau handitzen joan da 4. eta 3.eko gelak zabalduz.

Bertako ikasleak Senpere eta inguruko herrietatik datoz: Ahetzetik, Ainhoatik, Arbonatik, Arrangoitzetik, Azkainetik, Beratik, Bidartetik, Saratik, Urdazubitik, Zugarramurditik, edo Zuraidetik.

Nor zen Kattalin Elizalde?

Nafarroa iparraldean eta Lapurdin, XVII. mende hasieran sarraski handia gertatu zen. Bertako jaunttoek, Frantziako eta Espainiako erregeekin elkarlanean, lurrak eta ondasunak berenganatzeko eta bertako biztanleak kontrolatzeko asmoz, “sorginkeriaz” akusatu zituzten hainbat herritar. Ondorioz, hamarnaka herritar atxilotu, torturatu eta hil zituzten. Horietako bat Kattalin Elizalde senpertarra izan zen. Emazteki puxant hau, jazartua izan zen eta  Senperetik Mutrikurat ihes egitea lortu zuen itsasontziz. Urte baten buruan Espainiako inkisizioak han atxilotu zuen; eta ondotik ez dugu gehiago haren berririk izan. Sorgin ehizi horretan jazartutakoen omenez hartu du gure ikastegiak Kattalin Elizalde izena.

KEI en vidéo

Reportage de TVPI