IALA

IALA (Ikasgaien Arteko Lan Astea). Proiektu hau, ikastegiko balioetan eta proiektu pedagogikoan oinarritzen da.

Proiektu honek lau helburu nagusi ditu:

  • Ahozkotasuna lantzea
  • Taldean aritzeko gaitasuna garatzea
  • Mailen arteko harremanak garatzea
  • Jakintzak berrerabiltzeko gaitasuna garatzea

Aste osoa gai edo egoera baten inguruan iraganen da. Lehen bi egunetan ikasleek gai horren inguruko jakitateak barneratuko dituzte. Ondotik, asteazken goizean, ikasitakoaren bilana egin eta hiru edo lauko taldetan bilduko dira mailaka nahasirik. Lehen bi egunetan ikasitakoa erabiliz talde lanean bakoitzak bere jakintzak ekarriko ditu ekoizpen bat burutzeko. Ostiral arratsaldean, ahoz, irakasle edo hezitzailez osatutako epaimahai baten aitzinean aurkeztu beharko dute haien ekoizpena. Ekoizpenaren emaitza hiruhilekoko ebaluazio fitxan kontuan hartua izanen da.