Kolegioen artean egiten den proiektua da.
Aurten Seaskako 3 kolegiok parte hartzen dute: MEEK, EZTITXU eta KEI-k.
Aitzineko urteetan Xalbador eta PLK ere hor ziren, baina ez dute gehiago parte hartuko.
Ideia, edo gai hau lantzearen beharra, Fisikako irakasleengandik sortu zen.
Garaian, programan ez baitzen batere aipatzen eta beharrezkoa ikusten zuten ikasleekin lantzea. 4.mailan egitea erabaki zen, airea eta gasa, baita ere errekuntzak, lantzen dituztelako Fisikan.
Proiektu honetan, aldaketa klimatikoari buruzko lanketa egiteaz gain kolegio bakoitzean, kolegioen arteko topaketak egiteko ere baliatzen dugu. Orotara, lau topaketa egiten ditugu:
- abenduan: ordenagailuetan chat moduan, kolegio desberdinetako ikasleen elkar ezagutza.
- martxoan: egunean behin jokoa, aldaketa klimatikoaren inguruan. Txapelketa moduan.
- apirila: bisio bat taldeak elkar ezagutzeko.
- Baionan, Glain eraikinean egun oso bateko jardunaldia: goizean tailerrak elkarte desberdinekin (bizi, ehlb, bil ta garbi, water family, I-ener, CPIE…), denek elkarrekin piknikatu eta arratsaldean kanaldudek animaturik telebista saio bat egiten dute, gure ikasleak kazetari lanetan ezarriz.