Euskaraz bizi

Ikasleen Euskaraz Bizi taldea ikastegiarekin baterat sortu zen. Batez ere, eguerdiko pausan, nahi duenarendako, animazio ezberdinak proposatzen dira (irratia, kazeta, eskulanak, kantua,….); helburua, maite dituzten gauzak euskaraz egin ahal izatea izakita.

Hortik sortu dira KEI irratia edo KEIberri kazeta. ikasturtez ikasturte garatzen ari diren proiektuak.

Euskaraz Bizik kanpoko euskal erreferenteen gomitak antolatzen ditu hilabetero; arlo guztietan gure hizkuntzan bizi diren erreferenteak gure haurrenganat hurbiltzea helburua denean.

Aurten, gurasoen Euskaraz Bizi taldea aktibatzea izanen da helburua.