IDZ

IDZ-a ikasle guztiendako gune babestua da. Bertan, banaka edo taldeka, lasaiki informazioa xerkatzen, liburuak mailegatzen, irakurtzen, marrazten, etxeko lanak egiten edo goxoki egoten ahal da.

Irakasleekin elkarlaneankomunikabideei eta informazioari buruzko heziketa egiten da. Informazio edo dokumentuak bilatzen, aurkitzen, hautatzen eta erabiltzen irakasten da. Izan ere, gaur egun, gure erronka nagusietariko bat, etengabe heldu zaigun informazio izugarri horri nola aurre egin eta nola kudeatu irakastea da.

Halaber, nahi duten ikasleekin, Euskal Herriko historiaz eta ondareaz zenbait proiektu egiten dira, hala nola ARK-MO.