Sorgintza kanpaina

MURGILTZE IRAKASKUNTZA

1980an, SEASKAK bere lehen kolegioa irekitzen zuen.
2023ko ikasturtearen hasieran, SEASKAK 1109 ikasle zenbatzen ditu Ipar Euskal Herri osoan !
Senpereko 5. kolegio hau lorpen miresgarri bat da eta laguntza baliosa izango da Ipar Euskal Herriko beste 4 kolegioentzat haien kopuruak hein batean mantentzen ahalko baita. Ondorioz, ikasle guzien lan baldintzak hobekituko dira.

KATTALIN ELIZALDE IKASTEGIA (KEI)

Gure kolegioari Kattalin Elizalde ikastegia izena eman diogu, gure arbasoen omenez zuzengabeki sorginkeriaz leporatuak izan baitziren orain dela 4 mende.

MUGAZ GAINEKO BIZI EREMUA

Mugaz gaineko bizi eremu honetan ikasleak mugaren bi aldetik datoz kolegiora.

DOHAINTZA

82 ikasle 2023ko ikasturtean, 170, 2025ko ikasturterako!
Abentura solagarria zeintan gure haurrek Seaskako historiaren orri berri bat idatziko duten. Hutsetik abian gira eta ezhohiko laguntza baten beharretan gira kolegio berriaren ibil moldea bultzatzeko gisan. Liburuak, arbelak, kaderak, pantailak, bideo proiektagailuak, informatika materiala, kirol materiala edo laborategietako xukaderak ….zuk aukera ezazu eskaini nahi duzuna!

Laguntzen ahal gaituzu komeni zaizun moduan, xeke baten bidez, Hello asso atariaren bitartez, eurotan, euskotan edo beste edozein modutan (eskudiruz, gauzak edo denbora emanez) eta hori, gurekin zuzenki harremanetan jarriz.

Zure dohaintzaren %66a desfiskalizatzen ahal da

Sorgintza kanpaina KEI
Zuraideko bidea, 64310 SENPERE
0612219731
sorgintza@kei.eus



IBAN (euros)
FR76 1690 6500 2887 0581 8484 330

IBAN (eusko)
02 1768 060